文章

Ekologia - Xabier Montoia-歌词

Ekologia - Xabier Montoia

Munduko basoak zuhaitzik gabe

Arin gelditzen ari omen dira

Eta itsasoa arrain ezean

Zabortegi itzela bilakatu da

Ez esan badakit

Neuk ere badakit

Zeruko zuloa handitzen ari

Eta euriak lurra ferekatu ordez

Sustraietaraino erre kiskali

Egiten omen du oso aspalditik

Ez esan badakit

Neuk ere badakit

Badakit oso ongi

Hori bai badakit

Zurekin nagoela ahaztu oro

Besterik ez dut nik desio

Nire ondoan zu edukiz gero

Munduari perfekto deritzot

Behiala garbia izan errekak

Ur zikina dakar aspaldi handian

Eta ibai ertzetan bildu aparra

Pozoin hutsa dela nork ukatu ahal

Ez esan badakit

Neuk ere badakit

Badakit oso ongi

Hori bai badakit

Ez esan badakit

Neuk ere badakit

Badakit oso ongi

Hori bai badakit

版权所有©四级英语单词   网站地图 陇ICP备2023000160号-4