Gatua pitxitxi - Mixel Labeguerie
Ez du uzten supazterra
Badu lephoko superra
Da gizen bezain ederra
Iduri du kalonjerra
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Eguna derama lotan
Ase ondo ametsetan
Iduri du bai egitan
Kalonjer bat bezperetan
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Jaun kalonjerra barkatu
Zuri baitut konparatu
Piticicik iliak baditu
Ez zaio kaskoa pelatu
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Lana baitzaio itsusi
Ez du ihizin ikasi
Saguño bati ihesi
Nihaurk atzo dut ikusi
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Piticici hiltzen delarik
Ez baitu egin gaizkirik
Zazpi izpirituetarik
Bat baduke salbaturik
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Nola bizi den lur huntan
Hala gatuen zerutan
Biziko da ametsetan
Sekulorum sekulotan
Gure gatua picici
Da dena ilhe ta ticici
Astoa balaan - Mixel LabeguerieGure astoa balaanIzan zerauku elizanAsto koxkor bat zela debozionetanSartu zen elizako koro barne hetanEta ihanka lotu bere otoitze...