Hartu Arnasa - Antton
Ezinaren nomada goizero negua hodei bat zerua
Hitz oro labankada gauero izotza harri bat bihotza
Oraindik zu al zara
Zure iraganera begiratuta bazaude jeloskor
Zure endredoipera ametsgaiztorik ere ez badator
Zure ispilu aurrera aspaldi ez bada agertu inor
Zure azken aukera tren galdu batean baletor
Egin negar garrasi hazi eta hasi
Hartu arnasa eta jauzi egizu zure azken amildegiraino
Hartu arnasa eta izan berriz zu ilargia musukatzeraino
Ez bazara esnatzen eguna arinago joateko
Ez baduzu gosaltzen zuretzat kaferik ez egiteko
Ez bazara azaltzen lagunak zurekin mintzeko
Ez badidazu deitzen ahaztu zaitudala pentsatzeko
Egin negar garrasi hazi eta hasi
Hartu arnasa ta jauzi egizu zure azken amildagiraino
Hartu arnasa ta izan berriz zu ilargia musukatzeraino
Egizu negar egin garrasi egin garrasi
Hasten ikasi hasten ikasi ta berriz hasi egizu negar
Hasten ikasi hasten ikasi ta berriz hasi egizu negar
Hasten ikasi hasten ikasi
Hartu arnasa ta jauzi egizu zure azken amildagiraino
Hartu arnasa ta izan berriz zu ilargia musukatzeraino
Hartu arnasa ta hazi eta hasi
Naizena Izan - AnttonBukatuta berriz nola hasten den nahi nuke jakinIzan nahi dudana eraiki eta nintzena deseginNekatu nintzen ezarritako bide zuzen errazegietan ibiltzez...
Maite vs Gorroto - AnttonMaite ditut norbere iluntasunean argia ikusten dutenakJainkoak lurperatzen dituztenakMaite ditut ezinezkoena gauzatzera iristen direnakJolasean...