Kantuz - Aritzak
Kantuz sortu naiz eta kantuz nahi bizi
Kantuz igortzen ditut nik penak ihesi
Kantuz izan dudana zerbait irabazi
Kantuz gostura ditut guziak iretsi
Kantuz ez duta beraz hitzea merezi
Kantuz eman izan dut zonbeiten berriak
Kantuz atseginekin erranez egiak
Kantuz egin baititut usu afruntuiak
Kantuz aitortzen ditut nere bekatuiak
Kantuz eginen ditut nik penitentziak
Kantuz ehortz nezate hiltzen naizenian
Kantuz ene lagunek harturik airian
Kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian
Kantuz frago utziko diote munduan
Kantuz har diten behi nitaz orhoitzian
Kantuz ariko zaizkit lurrean sartzian
Kantuz frago utziko diote munduan
Kantuz har diten behi nitaz orhoitzian