Lekandapean - Mikel Urdangarin
Lekandapean urduri
Otsoek hainbat ulubi
Herri bakarra bagara ere
Ikusten dodaz mundu bi
Eztartana zagarie itzilespitso argie
Batzuentzako gezurre dana
Besteentzako egie
Saguek hona ta hara
Ustu deuzkue ganbara
Lapur handiek kalean dabiz
Ta txikiek kartzelara
Bele baltzak sosoari
Sarri dabilko kantari
Nozarte egon beharko dogu
Tirekail kanpaiari
Kalean orbela
Erortzen erortzen
Betazpia bentanarean
Haizeak atean sirikatsen
Eta orbela jausten jausten
Jausten
Munduan kukuak kuku
Eta oilarrak kukuruko
Berba ein behar dogun unean
Zegaitik gagoz gu mutu
Mirue dau pikondoan
Ta katue sutondoan
Urrin dauena noiz egongo da
Maite dauenan alboan
Animalien arten bizi gura dot bakean
Inoren menpe egongo ez dan
Aberri aske batean
Hodei artean marmarrak
Urrun ioakuz antzarak
Eurek eroan daiezala
Gure pena ta negarra
Kalean orbela erortzen erortzen
Betazpia bentanarean
Haizea atean zirikatzen
Eta orbela jausten jausten
Jausten