文章

Zure bidean - Hesian-歌词

Zure bidean - Hesian

Bidai hau laburregia da

Zulo ilunean negar egiteko

Zurea ez den borroka

Mingarri batean burua galtzeko

Aldatu aurpegi hori

Utzi denborari bereak egiten

Ez jarraitu beldurrari

Ez dizu utziko zarena sentitzen

Zuk ere badaukazu

Argia ikusterik

Zuk ere izan nahi duzu

Askea zure bihotzarekin

Ahaztu sufrimendua

Besarkatu gogor ondoan duzuna

Gozatu bizitzarekin

Maitatu arnasa bukatu artean

Ikasi pauso bat ematen

Eskuak lotuta hondoratu gabe

Ibaia izango baita

Itsasora iristeko indarraren jabe

Zuk ere badaukazu

Argia ikusterik

Zuk ere izan nahi duzu

Askea zure bihotzarekin

Zure irribarre batek

Duen indarra

Ez galdu oroitu

Izan zarena

Heldu bizitzako doinu soinu ederrenak

Aurrerapauso bat eman

Zure bidean

Zuk ere badaukazu

Argia ikusterik

Zuk ere izan nahi duzu

Askea zure bihotzarekin

Badaukazu

Argia ikusterik

Zuk ere izan nahi duzu

Askea zure bihotzarekin

  • 《Sua ta bihotza - Hesian-歌词》

    Sua ta bihotza - HesianEguzkia berriz irten daEkaitz hura atzean utzitaHitz ilunak amaitu etaIkusten dugu berriz argiaMomentu zailenetan ereZutik eta aurpe...

  • 《Olatu berdea - Hesian-歌词》

    Olatu berdea - HesianEuskal herriko kaleakItxaropenez beteaIrrintzi edo oihartzunakIzendu doinu berri batZortzi puntako izarraHerri zahar honen gainean...

  • 《Irribarre batekin - Hesian-歌词》

    Irribarre batekin - HesianGau ilun horrek izan nahi zuenElkartasunaren bide berri batMalkoz beterik entzun genuenUrrun zegoenaren irriaAgertu zinen ta lau hitzeki...

  • 《Helmugarik gabe - Hesian-歌词》

    Helmugarik gabe - HesianZelai berdeaEuriaren usaiaDasta dezakete nire begi tristeekUrruntasunaHaizeak eramandaMendi magalekoAmetsen txokoraDi...

  • 《Guregatik - Hesian-歌词》

    Guregatik - HesianEgun sentia ez dauka sentzurikEz du argitzen gela ilun hauZure arnasa sentitzerik ez badutAtzekabea irentsiko nauIrentsiko nauBakardadea...

版权所有©四级英语单词   网站地图 陇ICP备2023000160号-4