Triste Bizi Naiz Eta - Txomin Artola/Xabier Lete
Triste bizi naiz eta
Hilko banintz hobe
Badaukat bihotzean
Hainbat atsekabe
Maite bat maitatzen det
Bainan haren jabe
Sekulan izateko
Itxaropen gabe
Maite bat maitatzen det
Bainan haren jabe
Sekulan izateko
Itxaropen gabe
Bihotz baten lekuan
Mila banituzke
Zuretzako maitia
Izango lirazke
Baina milan lekuan
Bat besterik ez det
Har zazu ba maitia
Bat hau mila bider
Baina milan lekuan
Bat besterik ez det
Har zazu ba maitia
Bat hau mila bider
Nere maite polita
Nola zera bizi
Zortzi egun hauetan
Etzaitut ikusi
Uste det zabiltzala
Nigandik igesi
Ez didazu ematen
Atsekabe gutxi
Uste det zabiltzala
Nigandik igesi
Ez didazu ematen
Atsekabe gutxi
Zuk Izan Ezik - Xabier MontoiaNola da posible zuk ez ikusteaBeste edozeinek erraz ikusten duenaBegibistan dago ageri agerianBegiak zabalduAlboan nauzu etaZ...
Hamlet Berriak - Xabier MontoiaAntzeztoki handia zela munduaShakespearek zioen aspaldi handianZer ez luke esango gaurko eguneanGeure euskalerria ezagututaHemen de...
Ekologia - Xabier MontoiaMunduko basoak zuhaitzik gabeArin gelditzen ari omen diraEta itsasoa arrain ezeanZabortegi itzela bilakatu daEz esan badakitNeuk e...