文章

Arrasto umela - Mikel Urdangarin-歌词

Arrasto umela - Mikel Urdangarin

Pizti arrunten modura

Senarra dator barrura

Joaren joaz harrapatu du

Haziak helmuga

Gero betiko ohitura

Nekea edo logura

Azken musu bat ahaztu ostean

Seko geratu da

Nahiz bakarrik nauen utzi

Kulerorik ez dut jantzi

Asetu ezak tentaldiari

Ezin dio eutsi

Lehengoa zen horren gutxi

Trenetik zergatik jeitsi

Gozamenaren geltokiraino

Ez bada iritsi

Behin haitzuloan sartuta

Samurtasunaren punta

Hatzamarraren eskutan dago

Helburu arrunta

Orgasmoraino pausuka

Eraman beharra nauka

Alboko pendoi artega horrek

Ezin izandu ta

Sumendiaren epela

Berotzen doan bezela

Izaretara bideratzen da

Arrasto umela

Hau bai harreman fidela

Sexuzko autonobela

Laztan bakoitzak bere txikian

Asetzen nauela

Igurtzi baten ostean

Hurrengoaren eskean

Gozamen suak hastera doaz

Nire hankartean

Dardara luze batean

Murgildu naiz bapatean

Ta sekretua ezin izan dut

Gorde isilpean

Asperenak salaturik

Albokoa kezkaturik

Lasai gizona ez baita izan

Ametsa besterik

Ondoren isil isilik

Buelta erdia emanik

Loak hartu nau irribarretsu

Ta kulero barik

Loak hartu nau irribarretsu

Ta kulero barik

版权所有©四级英语单词   网站地图 陇ICP备2023000160号-4