文章

Badira hiru aste (Live) - Mikel Urdangarin-歌词

Badira hiru aste (Live) - Mikel Urdangarin

Iskin hontatik idazten dizut

Azken aldian bezala

Egia da bai sasoi honetan

Hotza egiten duela

Neska gazte bat ezagutu dut

Hiru aste badirela

Esango nuke bere begiek

Erraz sorgindu nautela

Neska gazte bat ezagutu dut

Hiru aste badirela

Esango nuke bere begiek

Erraz sorgindu nautela

Azken bidai hau ez duzu izan

Etxe ondotik ihesa

Nigandik hurrun aurkitu arren

Hara itzultzeko ametsa

Zuekin beti oroitzen banaiz

Ahaztu naizenik ez pentsa

Sentimenduak esaten baina

Ez da hain gauza erreza

Zuekin beti oroitzen banaiz

Ahaztu naizenik ez pentsa

Sentimenduak esaten baina

Ez da hain gauza erreza

Orain goizean goizik hartzen dut

Mendebalderako trena

Harrizko zoru ahaztuetan

Biderik eta zaharrena

Bizitzak sarri erakusten du

Badena eta ez dena

Inoiz latz hartu banindu ere

Gaur gozo hartu nauena

Bizitzak sarri erakusten du

Badena eta ez dena

Inoiz latz hartu banindu ere

Gaur gozo hartu nauena

Lantzean baina egun luzeetan

Bihotza egoten da triste

Agindutako promesa hura

Ezin kunplidu nezake

Loriak udan kantatzen baitut

Inoiz gutxitan ez uste

Letrak ez ditut oraindik ahaztu

Akordatzen naiz hainbeste

Loriak udan kantatzen baitut

Inoiz gutxitan ez uste

Letrak ez ditut oraindik ahaztu

Akordatzen naiz hainbeste

版权所有©四级英语单词   网站地图 陇ICP备2023000160号-4