Berriatuan - Esne Zopak
Gaur egun eta lehenago
Gaur egun eta lehenago
Sardiña zaharren esklabo
Histori hauek ulertzen nahikua erraza dago
Nahikua erraza dago geroz eta errazago
Sakabi ta landakanda
Sakabi ta landakanda
Berriatuara juanda
Zapi bat zala medio txapel okerrak demanda
Txapel okerrak demanda gorri horia etzanda
Nahiz eta ahotsa ozendu
Nahiz eta ahotsa ozendu
Ezin okerrik zuzendu
Ikurrina kendu arte etzuten festa baimendu
Etzuten festa baimendu baina inorrek etzun kendu
Zergatik kendu nahi zuten
Zergatik kendu nahi zuten
Gure ikurrik haundina
Zazpi senide batzeko hiru kolorez egina
Hiru kolorez egina euskaldunon ikurrina